XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizadiak bere hasieratik ezin konta ahala aurrerapen zientifiko egin ditu.

Lehen zientzilarietako bat Koperniko izan zen.

Teoria heliozentrikoaren oinarriak sortu zituen hau da, Lurra Eguzkiaren inguruan biraka dabilela, gaur guztiok dakigunez.

Ezagutzen al duzu beste zientzilari ospetsuen izenik? Nortzuenak? Zer aurkitu zuten?.

Aurrerapen zientifikoari esker asmakari praktikoak sortu dira eta berauek eguneroko bizimodua aldatu digute.

Wright anaiek lekualdaketak errazten dizkigun hegazkina aurkitu zuten.

Beste asmatzaile ospetsu batzuen izenik ezagutzen al duzu? Nortzuenak? Zer asmatu zuten?.

Gizadiaren historia aldi ezberdinetatik igaro da.

Bakoitzak bizimodu eta kultura ezberdinak zituen.

Historiaren zer arori eta zer zibilizaziori dagokio irudi hau?.

Gizakiok berezko ingurunea aldatu egin dugu.

Milioika bizilagunentzako hiriak eraikitzen ditugu, lantegi kutsatzaileak jasotzen ditugu eta abar.

Baina pertsonek naturari egiten dioten kaltea beren buruari egiten diote.

Zer da kutsadura? Zer ondorio ditu naturarentzat? Eta pertsonentzat?.